Azala
Bederatzi@2009(e)tik
Aukera ditzagun euskal blogosferako 2009ko zazpi ekarpenik onenak!
Etengabe esaten dugu euskal blogosfera indartsu dagoela, internauta euskaldunon artean mugimendu handia dagoela, meritu handiko gauzak egiten direla gure artean… Baina ze punturaino berretsi ahal dugu inpresio ‘lauso’ hori datu zehatzagoekin? Aurreko edizioen arrakastaren ondoren, aurten ere kontsulta antolatu dugu, internauta euskaldunon artean aukeratzeko zeintzuk izan diren euskal blogosferako 2008ko ekimen / proposamen /gertaerarik onenak.
Iaz bezala, bi fasetan egingo dugu 'sariketa':
- 2009ko abenduaren 15era arte zabalik egon da proposamenak jasotzeko epea. Orri honetan ikus daiteke hautagaien zerrenda.
- 2009ko amaiera bitartean [bozkatzeko epea] zabaldu dugu: hautagai guztiak zerrenda batean jarri eta norberak gogokoenak aukeratzeko aukera izango da.
- 2010eko hasieran bederatzi aukeratuen zerrenda iragarri eta bannerrak banatu.
Saiatuko gara, ea zer irteten den?
